Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) irabazi du gaur Frantziako Tourreko 12. etapa, Pirinioetako lehena. Etapak buruz buruko amaiera izango zuela zirudien, Sanchezek eta Vanendertek ihesean igo baitute Luz Ardiden, baina helmugara heltzear zirela Sanchezek azken erasoa egin du, eta, iheskidea atzean utzita, bakarrik egin ditu azken metroak. Haren atzetik J. Vanendert (OLO) eta F. Schleck (LEO) helmugaratu dira, hirurak hamar segundoren buruan.
Aurtengo lehen garaipena du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak, eta zortzigarren jarri da sailkapen nagusian.
Gaur zortzigarren helmugaratu da Thomas Voeckler, eta hark jarraitzen du lider sailkapen nagusian..
Biharko etapa 13.a izango da, eta Pauetik Lourdesera joango da. 152,5 kilometroko distantzia egin beharko dute txirrindulariek.