politika

Ekinek desegitea erabaki du eta euren onena ezker abertzalearen ildoaren mesedetan jarriko dutela iragarri dute

Erakundearen zuzendaritzako bi kidek gaur 'Gara'-ri eskainitako elkarrizketan diote "etortzeko dauden erronkak oraindik potologoak" direla. Udaberrian hasitako hausnarketa baten ondorio da erabakia, eta horrekin 1999an abiatutako bidea amaitu du Ekinek.

2011ko urriaren 1a
19:35
Entzun

Ekin ezker abertzaleko erakundeak gaur iragarri du desegin egin dela, eta bere kabuz erabaki duela desegitea. Udaberrian hasi zuen barne gogoeta, eta orain eman du erabakiaren berri. "Ekin antolakundea desegitea da Ekinek berak hartu duen erabakia. Mezu argi batekin egiten dugu: gure aktibo guztia ezker abertzalearen apustu politikoaren alde kokatuko dugu. Hau da, gure tresna baliogabetzen dugu, baina koadro eta militante kualifikatuak ditugu, eta dauden eta sortuko diren tresna eta erakunde berrietan inplikatzera animatzen ditugu. Gure militanteen kapital politikoa zein giza kapitala aldarrikatzen ditugu, dudarik gabe", diote Ekin-eko azken zuzendaritzako bi ordezkarik 'Gara' egunkariari emandako elkarrizketan.

Ezker abertzalearen apustu estrategiko berriarekin bat egin dutela adierazi dute: "Gure onena jarriko dugu horren mesedetan". Identifikatu gabeko zuzendaritzako bi kide horiek elkarrizketan esan dute "etortzeko dauden erronkak oraindik potologoak" direla, eta historian zehar askapen prozesuan tresna pilo bat sortu eta desagertu direla diote. "Baina aurrera goaz", gaineratu dute.

Ekinen arabera oraingo hau, ETAren sorreratik hona ezker abertzalearen barruan emandako aldaketa handiena da. "Beste batzuk izan dira: 1992koa, 1996koa, aldaketa taktikoak ere bai... baina agian ez oraingo hau bezain handiak".

1999an sortu zuten Ekin. Iruñean egin zuten sorreraren jendaurreko ekitaldia, Anaitasuna kiroldegian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.