azpiegiturak

Gipuzkoako Aldundiak ez ditu "herrialdea ekonomikoki jota" utzi duten proiektuak abiatuko

EAJ, PSE eta PPren botoei esker, Batzar Nagusiak aste honetan AHTaren eta Pasaiako kanpo kaiaren alde azaldu dira.

2011ko urriaren 7a
16:47
Entzun

Aste honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak, EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker, AHTaren eta Pasaiako kanpo kaiaren alde agertu badira ere, foru gobernuak (Bildu) gaur argitu du ez dituela horrelako proiektuak abiatuko, "herrialdea ekonomikoki jota utzi dutelako".

"Kanpo kaia bezala makroproiektuak ez dira inola ere behar, baina Gipuzkoako ekonomia horretan oinarritu nahi izan dute", dio Foru Aldundiaren oharrak. "Ez da onargarria krisi garaian horrelako azpiegitura handiak proposatzea. PP, EAJ eta PSEk lehengo akats bera egin dute".

Diputazioaren ustez, "interes ekonomiko pribatuak" daude horrelako azpiegituren atzean, eta horretarako "diru publikoa" erabili nahi dute. Harentzat, beste batzuk dira lehentasuneko egitasmoak; Pasaiaren kasuan, badiaren berreskuratzea, "bertako herritarren erabakiak errespetatuta". 

EAJk gehiengoaren erabakiak ez errespetatzea egotzi dio Bilduri, eta PSEk, berriz, egitasmo horiek bultzatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.