Aste honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak, EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker, AHTaren eta Pasaiako kanpo kaiaren alde agertu badira ere, foru gobernuak (Bildu) gaur argitu du ez dituela horrelako proiektuak abiatuko, "herrialdea ekonomikoki jota utzi dutelako".
"Kanpo kaia bezala makroproiektuak ez dira inola ere behar, baina Gipuzkoako ekonomia horretan oinarritu nahi izan dute", dio Foru Aldundiaren oharrak. "Ez da onargarria krisi garaian horrelako azpiegitura handiak proposatzea. PP, EAJ eta PSEk lehengo akats bera egin dute".
Diputazioaren ustez, "interes ekonomiko pribatuak" daude horrelako azpiegituren atzean, eta horretarako "diru publikoa" erabili nahi dute. Harentzat, beste batzuk dira lehentasuneko egitasmoak; Pasaiaren kasuan, badiaren berreskuratzea, "bertako herritarren erabakiak errespetatuta".
EAJk gehiengoaren erabakiak ez errespetatzea egotzi dio Bilduri, eta PSEk, berriz, egitasmo horiek bultzatzeko.