nafarroa
Tarta bat bota diote Barcinari
AHTaren aurkako ekintzaile batzuek jaurti diote Nafarroako lehendakariari.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari tarta bat bota diote gaur Mugitu! AHT gelditzeko plataformako kide batzuek. Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) antolatutako ekitaldi batetan gertatu da, Tolosan (Frantzia).
Ekintzaileak AHTaren aurkako kartelekin igo dira oholtzara eta ekintzaren zergatia adierazten duten panfletoak jaurti dituzte. Bitartean, mugimenduko beste kide batzuk hiru tarta bota dizkiote Barcinari, eta tarta batek jo egin du.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.