Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

mundua

Ginea Bissauko estatu kolpe saioaren egileak atxilotu egin dituzte

 

Berria -

2011ko abenduak 27 10:06

Armadaren zati bat estatu kolpea ematen saiatu zen atzo Ginea Bissaun, eta arduradunak atxilotu egin zituzten. Gobernuak adierazi du egoera kontrolpean daukala. Militarrak ez ezik, zibil batzuk ere atzeman zituzten. Americo Bubo Na Tchuto itsas armadako burua jo dute estatu kolpe saioaren arduradun gisa; atxilotuta dago.

Armada bitan zatituta dago, eta bi bandoen artean liskarrak piztu ziren Bissau hiriburuan. Carlos Gomes lehen ministroak atzerriko enbaxada batean hartu zuen babesa. 

Tiroketa batzuk izan ziren atzo, baina iturri ofizialek ez dute jakinarazi hildakorik izan zen.

Ginea Bissau Afrikako herrialderik txiroenetakoa da. 1973an Portugaldik bereizi zen, eta harrezkero askotan gertatu dira estatu kolpe ahaleginak. Kasu, iazko apirilean ere saiatu ziren militar batzuk kolpea ematen: Zamora Induta armadako buru nagusia kargutik kendu eta ordu batzuetan lehen ministroa atxikita eduki zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...