Txillardegiri buruzko solasaldia izan da BERRIA Telebistan

Joxe Austin Arrieta eta Xabier Mendiguren Bereziartu aritu dira hizketan. Urtzi Urkizuk 'Berriketan.info'-n jarraitu du saioa.

2012ko urtarrilaren 18a
12:04
Entzun

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari buruzko solasaldia antolatu du BERRIA.INFOk gaur, BERRIA telebistaren bidez: Joxe Austin Arrieta idazlea eta Xabier Mendiguren Bereziartu idazle eta itzultzailea aritu dira hizketan, 12:30etik aurrera ordu eta laurden batez. Idurre Eskisabel webeko arduraduna izan haiekin.

Politikari, hizkuntzalari eta idazlea larunbatean hil zen, Donostian, etxean, 82 urte zituela. BERRIAk hurrengo egunean argitaratutako gehigarrian Arrietak zioen "aita espiritual" izan zuela hura. Mendiguren Bereziartuk iritzi artikulua idatzi zuen, Konprometitua, koherentea eta ezinbestekoa izenburupean.

BERRIA.INFOk Txillardegiri buruzko webgune berezia sortua du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.