mundua

Europako Batasunak betoa jarri dio Irango petrolioari

Uranioa aberasteko programan aurrera jarraitzen duela egozten diote. Europako Batasuneko herrialdeek ezingo dute Iranekin hitzarmenik egin. AEBek ondo deritzote neurriari.

2012ko urtarrilaren 23a
18:43
Entzun 00:00:0000:00:00

EB Europako Batasuneko herrialdeek Irango petrolio produktuei betoa jartzea erabaki dute. EBko enbaxadoreek lortu dute akordioa, eta Atzerri ministroek izenpetu dute gaur bertan. AEBek ondo deritzote neurriari. Uranioa aberasteko programan aurrera jarraitzen duela egozten diote Irani.

Betoaren arabera, ezingo dute harekin petrolioari buruzko hitzarmenik egin. Egungo akordioei, berriz, uztailaren 1era arteko "trantsizio" epea eman diete eteteko.

Herrialderik kaltetuena Grezia izango da, arlo horretan harreman handia duelako Iranekin, baina Bruselak hitzeman dio beste herrialde batzuekin negoziatuko duela orain. 

Espainiak eta Italiak ere petrolio asko erosten diote hari. "Sakrifizio handia egingo dugu", esan du Jose Manuel Garcia-Margallok, Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.