Albistea entzun

langabezia

Iaz baino 25.400 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

2011 bukaeran 176.000 lagun zeuden lanik gabe. Aurreko hiruhilekotik Gipuzkoan baino ez da murriztu langabezia (-1.000).

Berria -

2012ko urtarrilak 27 17:44

2011 bukaeran 2010 amaieran baino 25.400 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. Denera 176.000 lagun daude beharrik gabe.

Datuak

Araba. 2011 bukaeran 18.000 langabe (aurreko hiruhilekotik +1.900).
Bizkaia. 2011 bukaeran 79.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +3.500,).
Gipuzkoa. 2011 bukaeran 36.000 langabe (aurreko hiruhilekotik -1.000,).
Nafarroa. 2011 bukaeran 42.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +6.300, 2010 bukaeratik +6.800).
Hego Euskal Herria. 2011 bukaeran 176.000 langabe (aurreko hiruhilekotik +10.700, 2010 bukaeratik +25.400).

Espainiako Estatuan 5.273.600 langabe zeuden joan den urte amaieran, 2010ekoan baino 295.300 gehiago. Europako Batasuneko 27 herrialdeen artean Espainian dago langabeziarik handiena; %22,85ekoa dago. 1995ean %23,49koa egon zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ezkerraldeko Martxaren une bat, Sestaon. ©Aritz Loiola / Foku

Etorkizun duina Ezkerraldearentzat

Irune Lasa

«Prekarietatean aurka» eta «enplegu eta bizitza baldintza duinak defenditzeko», Ezkerraldeko Martxa egin dute Bizkaiko eskualdean, manifestazioan Sestaotik abiatu eta Portugaleten barrena Santurtzira. Gaurkoa 28. aldia izan da.

Ezkerraldearen aldeko iazko martxa. ©Aritz Loiola / FOKU

Ezkerraldearen bozgorailua

Imanol Magro Eizmendi

Ezkerraldeko 28. Martxak eskualdea gurutzatuko du gaur, «enplegu eta lan duina defendatzeko». Gatazkan dauden enpresetako langileek bat egingo dute deialdiarekin

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Egitasmo gehienak ez dira berriak; enpresek gordeta zeuzkaten»

Imanol Magro Eizmendi

Schererrek Next Generation Europako funtsak ikertu ditu, eta, onurak aitortzen badizkie ere, itzalak handiagoak direla uste du. Kritikoa da banaketarekin, eta gizarte erreformak bizkortu egingo dituela iragarri du.
 ©ISABELLE MIQUELESTORENA / IPARLA

Gasolina azken urteotako preziorik garestienera iritsi da azken egunotan

Xabier Martin

Brent upelaren salneurria ia 75 dolarrean dago, eta adituek uste dute 100 dolarrera iritsiko dela, pandemiaren osteko susperraldiaren eraginez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.