2011 bukaeran 2010 amaieran baino 25.400 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. Denera 176.000 lagun daude beharrik gabe.
Datuak
Araba. 2011 bukaeran 18.000 langabe (aurreko hiruhilekotik +1.900).
Bizkaia. 2011 bukaeran 79.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +3.500,).
Gipuzkoa. 2011 bukaeran 36.000 langabe (aurreko hiruhilekotik -1.000,).
Nafarroa. 2011 bukaeran 42.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +6.300, 2010 bukaeratik +6.800).
Hego Euskal Herria. 2011 bukaeran 176.000 langabe (aurreko hiruhilekotik +10.700, 2010 bukaeratik +25.400).
Espainiako Estatuan 5.273.600 langabe zeuden joan den urte amaieran, 2010ekoan baino 295.300 gehiago. Europako Batasuneko 27 herrialdeen artean Espainian dago langabeziarik handiena; %22,85ekoa dago. 1995ean %23,49koa egon zen.