Albistea entzun

euskal herria

Euskal kulturaren eta gatazka politikoaren inguruko biltzarra antolatu du Etxepare institutuak Alemanian

Alemaniako Konstantza hirian egingo da euskal sinposioa, Konstanz Unibertsitatean, otsailaren 13an eta 14an. Biltzarrean parte hartuko dutenen artean daude Imanol Murua Uria kazetaria eta Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano edo Iban Zaldua idazleak. Gaur aurkeztu dute biltzar horretako kartela, 'Egunkaria auzia' azaleratuz.

Sinposiaren kartela.
Sinposiaren kartela. / Berria.info

Berria -

2012ko otsailak 10 16:34

Etxepare Euskal Institutuak eta Alemaniako Konstanz Unibertsitateak euskal kultura eta gatazka politikoa euskal sinposioa antolatu dute otsailaren 13 eta 14rako, Konstazn unibertsitatean bertan. Gaur aurkeztu dute biltzar horretako kartela, Egunkaria auzia azaleratuz. 

Iragana ahaztu gabe bakean oinarritutako gizarte bat erakitzea da biltzarraren helburua. Bertan zenbait idazle eta hainbat unibertsitatetako adituak bilduko dira euskal kulturaren eta gatazka politikoaren inguruko alderdi ezberdinak jorratzeko; besteak beste, indarkeriaren lehenaldia eta orainaldia, hizkuntza, soziolinguistika, literatura eta komunikabideak.

Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendariaren esanetan, "biltzarrak euskal gatazkaren inguruan hausnartzeko esparrua eskaintzea du xede, euskarazko literatura idatziak aspalditik mintzagai izan dituen berbaldi narratiboen sorburuan diren gatazkaren sorreraren eta errekonozimendurako politiken inguruan gogoeta egitea".

Biltzarrean parte hartuko dutenen artean daude, esate baterako, Juan Aranzadi, Jesus Casquete, Francisco Letamendia eta Gonzalo Alvarez Txillida historialariak. Horiez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalariak, hala nola Jose Ramon Uriarte, Maitena Etxebarria, Mari Jose Ezeizabarrena eta Itziar Idiazabal. Imanol Murua Uria kazetaria ere han izango da, baita Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua euskal idazleak ere. Blanca Urgell Esko Jaurlaritzako kultura sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak ere sinposioan izango dira, Berlinaletik bueltan.

Biltzarrari itxiera Ruper Ordorikaren kontzertu batek emango dio. 

Konstanz unibertsitatean euskal ikasketak hartzen ditu barne bertako curriculumean, eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du ikasleen artean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.