Albistea entzun

kultura

Koldo Mitxelena eta Eduardo Txillida katedrak sortu ditu Etxepare Euskal Institutuak

Mitxelena katedra apirilean hasiko da, Chicagon, eta Txillidari buruzkoa udazkenean, Frankfurten.

Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi gaur, Donostian.
Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi gaur, Donostian.

Berria -

2012ko martxoak 26

Etxepare Euskal Institutuak iragarri duenez, apirilaren 11n Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren izena daraman katedrari hasiera emango dio Chicagoko (AEB) Unibertsitatean, eta udazkenean, berriz, euskal artearen inguruko Eduardo Txillida katedra zabalduko du Frankfurteko (Akemania) Goethe unibertsitatean. New Yorkeko (AEB) CUNY unibertsitateko Bernardo Atxaga katedraren aurtengo egitaraua ere zehazten hasita dago Etxepare institutua.

Lourdes Oñederra EHUko fonologiako katedraduna izango da Koldo Mitxelena katedrako lehen irakaslea, eta egitarauan egongo dira, besteak beste, Arantxa Urretabizkaia edo Eider Rodriguez idazleen mahainguruak, Helena Taberna eta Asier Altunaren euskal filmen proiekzioak eta Paddy Woodworth-en hitzaldia.

Egitarauari Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak eta Mari Jose Olaziregi Etxepareko euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendariak emango diote hasiera.

Eduardo Txillida katedra 2012-2013 ikasturtetik aurrera emango dute, eta xedea "haren obra esparru akademikoan ikertzen eta zabaltzen laguntzea izango da". Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bilduko du artistari buruzko bibliografia osoa. Gainera, urtero ikertzaile bat gonbidatuko dute, mintegia edo hitzaldien ziklo bat eman dezan.

Horren guztiaren berri emateko, Aizpea Goenaga Etxepare institutuko zuzendariak eta Mari Jose Olaziregik prentsaurrekoa eskaini dute gaur, Donostian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herrialde Katalanetako Maduixa konpainiak <em>Migrare</em> emango du, lau emakume migratzaileren istorioa ardatz duen ikuskizuna. ©JUAN GABRIEL SANZ

Gaur hasiko da Leioako XXII. Umore Azoka

Itziar Ugarte Irizar

Gaurtik igandera bitarte, kaleko arte eszenikoei loturiko 90 emanaldi ikusi ahalko dira herrian. 40 konpainia eta sektoreko 220 profesional inguru batuko dira, eta estreinaldi ugari izango dira, batik bat, euskal konpainienak
 ©TALKA RECORDS & FILMS

'Black Is Beltza II' komikia bidean da

Andoni Imaz

'Black Is Beltza II: Ainhoa' komikia urriaren 6an argitaratuko dute, euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz. Susanna Martin marrazkilariak Manex aitaren grazia eman dio Ainhoa protagonistari

Imanol Beobide eta Mikel Alberdi, Mainlander taldeko kideak, atzo, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Sufrimenduaz, goxotasunez

Ainhoa Sarasola

Rock progresiboaren ildotik, Mainlander taldeak zazpi abesti bildu ditu izen bereko estreinako diskoan. Gizartean oraindik ere tabuak diren zenbait gai mahai gainean jarri dituzte kantuetan
Aitor Fenandino eta Mikel Losada aktoreak, 'Bake lehorra antzezlaneko eszena batean ©Monika del Valle/Foku

Karlistaldian kokatutako gerrei buruzko antzezlana sortu du Patxo Telleriak

Iñigo Astiz

Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu antzerkigileak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra bat sortu du: 'Bake lehorra'. Astelehenean estreinatuko dute euskaraz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...