Albistea entzun

euskara

Jende ugari bildu da Baionan euskararen ofizialtasunaren alde

17:00ak aldera abiatu dira, Xaho kaitik. Irteeraren argazki bilduma. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestazioa antolatu dute, hizkuntza gutxituen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. Hainbat alderdi politiko, sindikatu, eragile eta elkartek egin dute bat deialdiarekin. Bideoa: manifestazioaren hasiera.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestazioa antolatu dute Baionan, hizkuntza gutxituen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko.

Berria -

2012ko martxoak 31

Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izan dadila eskatzeko jendetza bildu da Baionara. 17:00ak aldera abiatu da manifestazioa, Xaho kaitik, Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat lelopean. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar antolatu dute manifestazioa, eta Baionara biltzeko dei egin dute. Hainbat alderdi politiko, eragile, sindikatu eta elkartek egin dute bat deialdiarekin.

"Euskara berezkoa da bere lurraldean, eta, ondorioz, ofiziala behar du izan,  bai eta lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa ere", adierazi zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak manifestazioaren aurkezpenean.

Ofizialtasuna eskatzeaz gain, Frantziako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrets dezala aldarrikatuko dute, "euskararen gisako lurralde hizkuntzak eremu publikoan ofizialki aitortuak izan daitezen". Hizkuntzen lege egokia bozkatua eta aplikatua izatea ere eskatuko dute.

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak diote Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamena, nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako "atzerapausoa" dela. Legea "interpretazioetara irekia" geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.

Deialdia ez da Euskal Herrira mugatzen, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako herrialdeko beste tokietara ere zabaldu dutelako: Herrialde Katalanak, Kortsika, Bretaina, Okzitania eta Alsaziara.

 

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...