Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Guardia Zibilak auto ilarak sortu ditu Madrilerako autobidean

Espainiako Barne Ministerioak ukatu egin du kontrolek auto ilarak sortu dituztela, eta EAJk esan du jarrera "probokatzailea" izan dela Guardia Zibilarena.

Berria -

2012ko maiatzak 25 11:41

Espero zen bezala, milaka zale zuri-gorri joan dira Euskal Herritik Madrilera Athletic animatzera. Guardia Zibilak, horien esperoan, kontrolak jarri ditu A-1 autobidean, eta, horren ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira gaur goizean, Espainiako Trafiko zuzendaritzak argitu duenez, Villalmanzo eta Lerma parean, Burgosen, eta Boceguillasen, Segovian.

Espainiako Barne Ministerioak ukatu egin du Guardia Zibilaren kontrolengatik auto ilarak sortu direla. EAJren iritziz, ordea, jarrera "probokatzailea" erakutsi du Guardia Zibilak zaleei atzerapenak eta eragozpenak sortuz. EAJk dio Aitor Esteban diputatua kexua agertu diola Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari eta Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibilaren zuzendariari eta, horren ondorioz, kontrolak kendu dituztela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alaveseko jokalariak, burumakur. ©Endika Portillo / Foku

Elurpean gelditu da Alavesen bolada ona

Eñaut Agirrebengoa

Arabako taldeak galdu egin du Celtaren kontra, Mendizorrotzan, eguraldi petralak baldintzatu duen partida orekatu batean. 

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Betidanik lehenetsi dut Euskal Herrian jokatzea»

Iñaki Berastegi

Brust sasoia amaitu arte ariko da Eibarren, eta uste du «talde bezala» gehiago jokatuz gero badutela aukerarik oraindik ligan. Sant Cugaten zelaian ariko dira gaur (12.00).
2018ko Masters torneoko finaleko partida, Nafarroa Arenako pilotalekua jendez lepo beteta dela, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

2022ko buruz buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Mikel O. Iribar

Maiatzaren 29an izango da partida, 3.000 eserlekuko pilotalekuan. Masters torneoko bi finalerdiak eta finala ere bertan jokatuko dira

Victor Laguardia Alaveseko kapitaina, Sevillaren aurka sartutako gola ospatzen, Sanchez Pizjuanen. ©JOSE MANUEL VIDAL / EFE

Denbora kontua izan da

Eñaut Agirrebengoa

Itxaroten jakin duelako arnasberritu da Alaves, Javi Cabello teknikari laguntzaile ohiaren aburuz. Arabarrek Celta hartuko dute gaur (14:00).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.