Iraola: "Amorragarria da zaleei titulu bat ez eskaintzea"

Athleticeko kapitainak aitortu du Bartzelona hobea izan dela.

2012ko maiatzaren 26a
15:53
Entzun

Andoni Iraola Athleticeko kapitainak pena zeukan partidaren bukaeran, "amorragarria baita gure jarraitzaileei titulu bat ez eskaintzea. Bi final izan ditugu eta eta bietan ezin izan dugu irabazi".

Aitortu du Bartzelonak hobeto jokatu duela. "Garbi dago hobea izan dela. Bi taldeon artean aldea dago eta guk ezin izan dugu murriztu alde hori. Lehen zatian aurretik jarri da eta oso zaila egin zaigu ondoren".

Carlos Gurpegik esan du "triste" daudela zaleei berriz ere titulu bat eskaintzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.