Andoni Iraola Athleticeko kapitainak pena zeukan partidaren bukaeran, "amorragarria baita gure jarraitzaileei titulu bat ez eskaintzea. Bi final izan ditugu eta eta bietan ezin izan dugu irabazi".
Aitortu du Bartzelonak hobeto jokatu duela. "Garbi dago hobea izan dela. Bi taldeon artean aldea dago eta guk ezin izan dugu murriztu alde hori. Lehen zatian aurretik jarri da eta oso zaila egin zaigu ondoren".
Carlos Gurpegik esan du "triste" daudela zaleei berriz ere titulu bat eskaintzeagatik.