Atzerriko hautesbarruti gehienetan PS nagusitu zen

Hautebarrutien mugak aldatu dituzte, populazio kopuru berriei egokitzeko, eta horien artean atzerrian dauden herritarrek euren ordezkari zuzenak hautatuko dituzte.

Ainhoa Arano -

2012ko ekainak 10

Aurtengo Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezaugarri berezi bi nabarmendu daitezke:

- Barrutien mugak aldatu dituzte. 2010ean Frantziako Kontseilu Konstituzionalak 1986an ezarritako barrutien mugak aldatzea onartu zuen, Frantziak azkeneko urteetan bizitako aldaketa demografikoak islatzeko asmoz —9 milioi biztanle gehiago ditu gaur egun Frantziak—. Hala, aurretiko hogeita hamairu barrutiak ezabatu eta beste hainbeste barruti berri finkatu zituzten. 19 barrutik Frantziako estatuko mugen barruko biztanleak ordezkatzen dituzte, eta gainontzeko 11 barrutiek atzerrian bizi diren biztanleak —bai kolonietako herritarrak, bai diaspora—. Betiere, ez da aldatu hautatu beharreko diputatuen kopurua: 577. Azalpen ofizialen arabera, banaketa berriaren helburua barruti bakoitzeko hautesle kopurua berdintzea da eta atzerrian bizi diren herritarrei Legebiltzarrean ahulkiak bermatzea. Badira, ordea, aldaketaren zergatia zalantzan jartzen dutenak. Regards Citoyens-ek egindako ikerketa baten arabera, zentru-eskuineko alderdien mesedetan igo da eremu batzuetako ahulki kopurua.

- Atzerriko herritarrak ordezkatuko dituzten diputatuak. Konstituzioari 2008an egindako erreforma baten arabera, "Frantziako Errepublikatik kanpo bizi diren frantziarrak, Asanblea Nazionalean eta Senatuan ordezkatuak beharko dute izan". Horrela, Asanblea Nazionaleko 555 ahulki Frantziako errepublikako herritarrek erabakiko dituzte, eta 22 atzerriko herritarrek. Ordezkari hauek gainontzekoak bezala aukeratuko dira, bi itzulitan. Hain zuzen ere, legebiltzarrerako bozen lehendabiziko itzulia ekaineko lehen asteburuan egin zuten atzerriko frantziarrek, ezkerraren alde. Zazpi barrutitan PSk eta ekologistek batera aurkeztutako hautagaiek irabazi dute eta gainerako lauretan, Nicolas Sarkozyren UMP alderdia izan da garaile. Hala ere, bigarren itzulian erabakiko dituzte barruti guztiak, inork ez duelako botoen gehiengo osoa gainditu. Bigarrena hilaren 16an egingo dute Ameriketan, eta 17an gainerako lurraldeetan, Frantziako Legebiltzarrerako bozen egun berean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna