mundua

Federico Franco da Paraguaiko presidente berria, Fernando Lugoren partez

Aurreko astean Curuguatyko liskarretako heriotzen heriotzen erantzule jo du Senatuak. Argentinak, Bolivia, Txile edota Venezuelak esan dute "estatu kolpea" izan dela Paraguain gertatutakoa, eta ez dutela lehendakari berria aitortzen.

2012ko ekainaren 23a
18:40
Entzun

Paraguaiko Senatuak herrialdeko presidente kargutik kendu du bart Fernando Lugo, bere eginbeharrak ondo egin ez dituela iritzita, eta Federico Francok hartu du haren lekua; 2013ko bozak arte egongo da. Orain arte presidenteordea zen. Erabakiaren aldeko 39 boto izan dira, kontrako lau.

Lehengo astean Curuguatyn izandako liskarretan izandako heriotzen erantzule jo dute presidente ohia. 11 nekazari eta sei polizia hil ziren.

Lugok esan du Paraguaik "kolpea" jaso duela, hango "demokrazia zauritu" egin dutela. Bere jarraitzaileei modu baketsuan mobilizatzeko eskatu die.

Hego Amerikan hautsak harrotu ditu Lugo postutik kentzeak, eta Argentina, Ekuador, Bolivia, Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, El Salvador eta Costa Rica esan dute ez dutela presidente gisa aitortzen Franco, "estatu kolpea" gertatu delakoan.

2008ko abuztuan hartu zuen kargua Lugok, hauteskundeak irabazita. Alderdi kontserbadoreak 60 urtez jarrraian gobernatu zuen Paraguain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.