Sindikatuen azken urteetako ekimen bateratuak

2012ko uztailaren 19a
13:43
Entzun

2009

- Greba orokorra. 2009ko maiatzaren 21ean Hego Euskal Herrirako greba orokorra antolatu zuten ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk, "bestelako eredu sozio-ekonomikoaren alde". Jarraipen handia izan zuen, haien arabera.

- Dekalogoaren aurkezpena. 2009ko irailaren 15ean “krisia gainditzeko” dekalogoa aurkeztu zuten, eta mobilizazioak egin zituzten hurrengo egunetan Donostian, Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Nafarroako Parlamentuaren aitzinean.

- 'Askatasunaren alde' nazio manifestazioa. 2009ko urriaren 17an, eurek deituta, manifestazio nazional erraldoia izan zen Donostian, Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste zortzi lagunen atxiloketak salatzeko. “Irtenbide demokratikoa” aldarrikatu zuten.

- Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren aurka. Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren kontrako manifestazioa egin zuten 2009ko azaroaren 13an, Gasteizen.

2010

- Erreformen aurkako mobilizazioa. Manifestazioa egin zuten Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an, Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat lelopean. Egungo eredu sozio-ekonomikoaren aurrean "alternatiba" badela zioten.

- Greba arlo publikoan. 2010eko maiatzaren 25ean Hego Euskal Herriko arlo publikoko greba deitu zuten eta, sindikatuen arabera, "oso jarraipen ona" izan zuen lanuzteak.

- Lan erreformaren kontrako manifestazio nazionala. Euskal gehiengo sindikalak deituta, Bilbon manifestazio nazionala egin zuten 2010eko ekainaren 12an Bilbon, Murrizketarik ez! Euskal langileok gure etorkizunaren jabe lelopean, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka egiteko. Ezker abertzalearen, EAren, Aralarren eta Alternatibaren babesa jaso zuten.

- Langileen eskubideen aldeko greba orokorra. 2010eko ekainaren 29rako Hego Euskal Herri mailako greba orokor deialdia egin zuen gehiengo sindikalak, langileen eskubideak defenditzeko eta erreforma salatzeko asmoz. Orduan ere ezker abertzalearen, EAren, Aralarren eta Alternatibaren babesa jaso zuten.

2011

- Pentsioen erreformaren aurkako greba orokorra. Espainiako Gobernuaren pentsio erreformaren aurkako greba orokorra deitu zuten 2011ko urtarrilaren 27rako. Pozik azaldu ziren Hego Euskal Herrian izandako "babes zabalagatik". Ezker abertzalearen, EAren, Aralarren eta Alternatibaren atxikimendua jaso zuten.

- Madrilen manifestazioa lan baldintzen alde. Lan eta bizi baldintzak erabakitzeko eskubidearen alde manifestazioa egin zuten Madrilen, 2011ko apirilaren 5ean. Eurek Espainiako hiriburuan egindako lehendabiziko protesta izan zen. Lau mila lagun bildu ziren. Galiziako, Herrialde Katalanetako eta Kanariar Uharteetako (Espainia) sindikatu batzuk izan zituzten lagun.

- Maiatzaren 1a elkarrekin berriro. Azkeneko zazpi urteetan ez bezala, euskal gehiengo sindikalak batera ospatu zuen 2011ko maiatzaren 1a. Manifestazioa egin zuten Bilbon.

2012

- Martxoaren 29an greba orokorra. Espainiako lan erreformaren aurkako greba orokorra deitu zuten Hego Euskal Herrirako. Oso jarraipen handiko ekimena izan zen. CCOOk eta UGTk Espainiako Estaturako deitu zuten egun bererako. 

Oharra: zenbat kasutan ESK sindikatua ere izan da deitzaileetakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.