kultura

Etxahun koblakariaren obra eta bizia aztergai dituzte haren sorterrian

Jean Haritxelhar euskaltzaina da erreferentzia nagusia Etxahun Barkoxe aztertzeko tenorean, egin zuen tesiagatik. Etxahunen obra eta bizi gorabeheratsua azaltzeko eguna dute bihar Barkoxen. 'Ipar Euskal Herriko Hitza'-k erreportaje zabala dakar gaur.

Barkoxeko oroitarria.
Barkoxeko oroitarria. / BERRIA

Joanes Etxebarria -

2012ko irailak 21 16:59

Mende bat eta erdi pasatu da Barkoxeko koblakaria hil zenetik. Karia horretara, Eusko Ikaskuntzak eta Barkoxeko Etxahun elkarteak Piarres Topet Etxahun-en biziaren eta lanaren inguruko eguna antolatu dute hitzaldi, kantu eta bideoen artean. Besteak beste, Jean Haritxelhar gomitatu dute, herrian urteetako ikerlana egiten aritu zen euskaltzaina.

Haritxelharrek urteak iragan zituen —hamar bat haren erranetan— Piarres Topeten biziaz eta obraz idatzi zuen tesia prestatzen Barkoxen. Denbora horiek oroitzean, Haritxelhar esker onez mintzo da: "Biziki ontsa hartua izan naiz Barkoxen". Baina, poeta izateaz gain, Piarres Topet Etxahun istorio anitzeko gizona ere baitzen, haren heriotza ondoko belaunaldi batzuk berantago ere batzuengandik gaizki ikusia zen. "Beharbada bazen jende mindua, baina horiek ez ditut ezagutu; Etxahun-zaleak ziren ezagutu ditudanak".

Adineko barkoxtar batek, aldiz, oroitzen du Etxahunek zauri batzuk utzi zituela bere etxekoengan: "Gazte nintzelarik ene aitari Etxahunen kantuen disko bat entzunarazi nion. Erran zidan: ken ezak hori, hori urdea duk! Urdea! Etxahunek bere amatxirentzat kantu bat egin zuelako". Gisa horretako lekukotasunak gutxitzen ari badira ere, 150 urte pasa baitira koblakaria zendu zenetik, ez ziren hain guti izan kantu batek ala bestek hunki zituenak, apezak artean.

Haritxelharrek bi ezaugarri nagusirekin definitzen du Etxahun: "Batetik, erromantikoa zen; bestetik, kritikoa. Hor ezartzen ditut batetik bere irri gordina, bestetik irri goxoa (Maria Solt eta Kastero kantua) eta gero irri latza, ari delarik apezen kontra edo (Muse Tiraz eta Barkoxeko Eliza kantuetan bezala)". Bere kantu edo kopletan, kolpeak ematen zituen usu Etxahunek. Bere amaz idatzi honetan bezala: "Amak idor bihotza bai eta thitia". Gainera, Haritxelharrek hau ziurtatu du: "Mingarriak ziren ez dakit zenbat bertso falta dira bere obran".

Sufrimenduaren oihartzun

Bere kantuen bidez besteei min egiten bazien, Etxahunek berak ere bere sufrimendua ukan zuen. Maddi Oihenart kantaria, Etxahunen etxetik hurbil sortu zena Barkoxen, garai hartako sufrimenduaz mintzo da: "Orduan bortizki bizi ziren, eta Etxahunek hori azaltzen du bere kantuetan".

Ürx'aphal bat kantuan, Oihenarten ustez, Barkoxeko etxe batean baino gehiago agitu zena da kontatzen: "Ene bihotza düzü zuri bethi egonen / Kitatü behar zütüt lotsaz etxekuen", idatzi zion Etxahunek bere etxaldeko neskameari, bere gurasoek hura uzteko manatu ziotelako primantza ukan nahi bazuen. Oihenart segur da: "Haritxelharrek bezala ikerlan hori egin bageneza kantari guztietaz, historia partez arra bil genezake".

Baina Etxahunen bizia ez zen bere herriko nornahirena bezalakoa hala ere. Horren lekuko dira literaturan egin diren aipamenak. 1955ean, Jon Etxaidek Joanak joan eleberrian koblakaria hartu zuen ardatz; 1962an, Piarres Lartzabalek Etchahun antzezlana ondu zuen, eta Adelbert Von Chamisson alemanak ere olerki bat eskaini zion, barkoxtarraren auzi baten berri ukanik. Garaikideetan ere, Joseba Sarrionandiak eta Bernardo Atxagak aipatu izan dute.

Haren kantuak ahozko tradizioak gordetzen bazituen ere, lan horiek guztiek eman diote Piarres Topet Etxahun-i gaur egun euskal kulturan duen lekua. Haritxelhar ere kontent da alde horretatik, unibertsitatean sartu baitzuen barkoxtarra: "Orain euskal erromantizismoaz nahi bada lan bat egin, Etxahun aipatuko da".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak Cafe Bar Bilbao antzezlan laburren sarien aurtengo irabazleekin ©Aritz Loiola/ Foku

Asier Hernandezek irabazi du Cafe Bar Bilbao antzezlan laburren saria

Amaia Igartua Aristondo

'Kill, Kerra eta karma' lanari esker gailendu da. Gaur egungo hainbat gai umorez jorratzen dituzte Hernandezen obrako pertsonaiek; besteak beste, politika eta euskara batua. Martxoaren 4an, irabazi duen testuaren irakurketa dramatizatua egingo da Bilboko Bira kultur gunean, Lautan Hiru jaialdiaren barruan

Dantzaz kopainiaren '#56' ikuskizuna. ©Dantzaz kopainia
Olatz Salvador musikaria, 'Aho uhal' diskoarekin, gaur, Donostian egindako aurkezpenean. ©Jon Urbe / Foku

Olatz Salvador, ahoan uhalik gabe, ahultasunari kantuan

Ane Eslava

Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du.

Ezkerretik hasita, Koldo Saragueta Gipuzkoako kaputxinoen burua, Gillen Mungia tenorra, Josu Okiñena piano jotzailea eta Elena Martinez de Murgia Aita Donostiaren iloba. ©Jon Urbe / Foku

Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Josu Okiñena piano jotzaileak eta Gillen Mungia tenorrak Aita Donostia. Gabon kantak diskoan eman dituzte. Ondare Music zigiluak argitaratu die bilduma, eta etzi aurkeztuko dute kontzertuan, 19:30ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna