Europako Konstituzioa

EA Europako Konstituzioa Itunaren kontra dago aniztasun nazionala onartzen ez duelako

Europako Konstituzioa Ituneko erreferendumean ezetza bozkatzearen aldeko kanpaina egingo du EAk. Izan ere, EAren ustez konstituzio horretan ez da "aniztasun nazionala" onartzen, eta "eskubide linguistiko eta sozialak zapaltzen dira". Europako Konstituzioaren alde daudela esan dute, baina ez "Europako Konstituzio honen alde".

2004ko urriaren 30a
16:57
Entzun
Atzo erabaki zuen EAk Europako Konstituzio Itunari ezezko botoa ematearen aldeko kanpaina egitea.

BegoƱa Erraztik azaldu duenez, Europako Konstituzio Itunak Estatuak ditu ardatz, eta ez du nazioen zuzeneko parte hartzea bermatzen.

Autodeterminazio eskubidea ere ez duela jasotzen azpimarratu du EAk, "debekatua ere ez dagoen arren".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.