Albistea entzun

Erakusketa

Donostiako Ondarretako espetxeari buruzko erakusketa ireki dute

Kartzelako argazkiak, presoen objektuak, lekukotzak eta hainbat agirik osatzen dute erakusketa; Aieteko kultur etxean dago ikusgai.

Ilargi Agirre -

2012ko irailak 28 13:45

Ondarretako espetxeko hainbat irudi, eta objektu biltzen ditu Aieteko kultur etxeko erakusketak. Lekukotza eta historiarekin bideoa eta liburua ere egin dute. Kartzela 1890ean ireki zuten, eskualderako espetxe handi bat sortu nahi zutelako. Hiriko turismoaren hazkundearekin, ordea, eraikina handik kentzeko iritziak ugaritu egin ziren. "Espetxea postaletan ekidin egiten zuten", azaldu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, aurkezpenean. Milaka preso pasatu ziren bertatik; 1931 urteaz geroztik preso politikoak. 1936ko gerratik aurrera frankistek hainbat preso torturatu zituzten; eta gutxienez 600 lagun fusilatu zituztela kalkulatzen da. Guztiak "ahanzturara kondenatuak" egon dira alkatearen arabera, eta erakusketa "aitorpen txiki bat" da.  

Donostiako Udalaren eta Aranzadi Zientzia elkartearen ekimenez osatu dute erakusketa. Juantxo Egaña izan da komisarioa. Lekukotzak biltzeko deialdia egin, eta oso harrera "ona" izan zuten. "Ezkutatuta egon den historia zela pentsatzen genuen; baina gero ohartu ginen ez zegoela ezkutatuta baizik eta gordeta ", adierazi du Iñaki Egaña historialariak. Espetxea 1948an itxi zuten. Eraikineko hormetako zenbait harri jarri dituzte, tartean, erakusketan. Ondarretan bertan kokatuko dituzte, erakusketa amaitu eta gero, oroigarri gisa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>'L'île rouge'.</b> Quim Gutierrez, Robin Campillo eta Nadia Tereszkiewicz, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Paradisuak ezkutatzen duena

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

Frantziar kolonialismoaren inguruko film bat aurkeztu du Robin Campillok Sail Ofizialean: 'L'île rouge'. 'A Journey in Spring' Taiwango filma ere eman dute
 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Langile mugimendutik komunitatean sartzera doaz pertsonaiak»

Itziar Ugarte Irizar

1980ko hamarkadan Lizason egon zen komunitate baten inguruan ari da bere lehen film luzea prestatzen Gorostidi. Haren lehen urrats modura ondu du 'Contadores', langile mugimenduaren une jakin bat fokuratuz.

<em>Bizkarsoro</em> filmean parte hartu duten baigorriarrak, filmaren afixaren aitzinean, Donostiako Principe zinema aretoan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Herria, herriak berak kontatua

Leire Casamajou Elkegarai

Josu Martinezen 'Bizkarsoro' filmean parte hartu duten baigorriarrak estreinaldian izan ziren, Donostiako Zinemaldian. «Harro» daude filma «herrian eta euskaraz» sortzeaz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.