MUNDUA

Xi Jinping, Txinako Alderdi Komunistako buru

Atzo amaitu zuten alderdiaren 18. kongresua, eta gaur izendatu dute Xi idazkari nagusi.

2012ko azaroaren 15a
20:16
Entzun

Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Zentral eraberrituak gaur izendatu du Xi Jinping alderdiko idazkari nagusi. Xik 59 urte ditu, eta 2013ko martxoan hartuko du kargua. Hu Jintao ordezkatuko du. Xiz gain, alderdiko zuzendaritzako Batzorde Iraunkorreko —organo gorena— kide berriak aukeratu dituzte: Li Keqiang, Zhang Dejiang, Yu Zhengsheng, Liu Yunshan, Wang Qishan eta Zhang Gaoli.

Zuzendaritzako kideek Euskal Herrian goizaldeko laurak zirela aurkeztu dute euren burua hedabideen aurrean, alderdiak azaroaren 8tik atzora bitartean 18. kongresua egin duen jauregi berean. Alderdi Komunistako buruzagi gisara eginiko lehen hitzaldian, "Txinako herriak 5.000 urtean erakutsitako jokabidea eta borondatea" goraipatu du Xik, eta erreformen bidetik jarraitzeko asmoa azaldu du.

Wang lehen ministrordea, berriz, Alderdi Komunistako Diziplina eta Ikuskaritza Batzordeko zuzendari izendatu dute, ustelkeriari aurre egiteko arduradun bihurtuz. Garrantzia du izendapenak, azken aste eta hilabeteetan ustelkeria kasu ugari gertatu baitira alderdiaren buruzagitzaren barnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.