MUNDUA

Beste bi lagun hil dira Tibeten, euren buruari su emanda

Azaroan horrelako 28 kasu izan dira.

2012ko azaroaren 29a
14:21
Entzun

Dalai Lamari Tibetera itzultzeko baimena eman diezaioten eta Txinaren okupazioaren aurka egiten ari diren protestek ez dute etenik izan asteotan, eta azken orduetan beste bi lagunek eman diote su euren buruari Gansu eskualdean; hil egin dira. Tsering Tashi 31 urtekoa Wangdhen Khar 21ekoa dira zendutakoak.

Azaroan 28 lagunek erre dute euren burua. Guztira, 90 tibetarrek egin dute horixe bera 2009az geroztik, Dalai Lama Tibetera itzultzeko protestak abiatu zituztenetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.