Albistea entzun

politika

Sorturen oinarri ideologikoen txostenak 400 zuzenketa jaso ditu

Bihar egingo ditu eratze prozesuko bigarren batzarrak: ildo politikoari dagozkionak.

Berria -

2012ko abenduak 14

Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoak larunbat honetan egingo ditu eratze prozesuko bigarren hiri-herri batzarrak, ildo politikoari dagozkionak, eta Sortuk berak jakinarazi duenez, lehen batzarren ondoren oinarri ideologikoen txostenak 400 zuzenketa alternatibo inguru jaso ditu. Bihar bozkatuko dituzte. "Bozketari begira, 33 arlori egindako 90 zuzenketetan bildu dira", esan du alderdiak.

Nagusiki, hauek izan dira eztabaidagai nagusiak, haren arabera: "Sorturen erreferentzia ezker abertzalean; Euskal Herriaren eta Europako Batasunaren arteko harreman eredua; sozialismoa ulertzeko era ezberdinak; borroka feministaren ekarpenean, praktikan eta emakumearen izaera iraultzailea; eta euskal estatua euskararen normalizazioaren berme?".

Zuzenketa guztiak jasotzen dituen dokumentua eta batzarretan bozkatuko diren zuzenketena sortu.net webgunean daude eskuragarri.

Oinarri ideologikoei buruzko batzarretan Bizkaian 2.200 lagunek hartu zuten parte, Gipuzkoan 2.100ek, Nafarroan 1.100ek eta Araban 600ek. Sei mila lagunek guztira.

Sortuk euskal preso guztiei helarazi zien ponentzia. "Dauzkagun datuen arabera, Frantziako Estatuko espetxeetan dauden presoek arazorik gabe jaso dute ponentzia, baita, orokorrean, Espainiako Estatuko espetxeetan daudenek ere". Aste honetan bigarren ponentzia bidali die.

Otsail amaieran egingo dute Sortu eratzeko kongresua.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.