Albistea entzun

selekzioa

"Bengalek ez diote batere laguntzen selekzioaren ofizialtasunari", esan dute zaleen lau taldek

Herri Nortek, Indar Gorrik, Mujika taldeak eta Iraultza 1921ek oharra atera dute abenduaren 29ko Euskal Selekzioa-Bolivia partidako gertakariez. Ertzaintza "neurrigabe" oldartu zela salatu dute.

Bengalak abenduaren 29an, Anoeta estadioan.
Bengalak abenduaren 29an, Anoeta estadioan. / Gari Garaialde/ARP

Berria -

2013ko urtarrilak 8

Herri Norte (Athletic), Indar Gorri (Osasuna), Mujika taldea (Reala) eta Iraultza 1921 (Alaves) zaleen taldeek ez dute ondo hartu abenduaren 29an Euskal Selekzioa-Bolivia lagunarteko futbol partidan jarraitzaile batzuek Anoeta estadioko harmailetatik bengalak bota izana. "Jakitun gara bengalak jaurti izanak ez diola batere laguntzen gure helburuari —hau da, ofizialtasunari—. Horregatik ez gaude ados horiei eman zitzaien erabilerarekin", esan dute ohar batean. Hurrengo baterako halakorik ez dutela nahi azaldu dute.

Donostiako partidan eta haren ondoren Ertzaintzak izandako jokabidea ere txarretsi dute. "Ertzaintzaren probokazioak salatu nahi ditugu, hala nola partida aurretik bake giroan egin ziren ekintzetan erakutsi zuen jarrera, zentzurik gabeko identifikazioak eta probokazioak barne. Argi utzi nahi dugu gertakarien jatorria ez zela bengaletan egon, hainbat zalek Ertzaintzaren eskutik jasan zuten bortizkerian baizik".

Herri Norteren, Indar Gorriren, Mujika taldearen eta Iraultza 1921en arabera, Ertzaintzak "neurrigabe" oldartu ziren, eta, haien ustez, horren froga da hainbat lagun zauritu izana —dozena bat ertzain ere zauritu ziren—. "Harmaila betetzen zuten milaka pertsonen bizia arriskuan jarri zuten [ertzainek]. Tamalez, badirudi Iñigo Cabacas gaztearen hilketatik batzuen jarrera ez dela ezertan aldatu".

Abenduaren 29an ESAITen ekitaldiek izandako "arrakasta" azpimarratu dute. Haiek, "euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko konpromiso tinkoa" adierazi dute berriro.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lysa Tchaptchet, jaurtitzeko prest, Vipers Kristiansandekin jokatutako partida batean. ©VIPERS KRISTIANSAND

Ziztu bizian, gailurrean

Julen Etxeberria

Lysa Tchaptchetek sekulako jauzia egin du denbora gutxian. Herriko taldean ari zen duela hiru urte eskas, Atarrabiako Beti-Onak taldean, eta, gaur egun, munduko klubik onenetako batean ari da, Norvegiako Vipers Kristiansanden. «Ametsetan» dagoela dio.

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

«Koparako ez sailkatzea porrota litzateke»

Aitor Manterola Garate

Baskoniak etzi jakingo du Kopan arituko ote den, beste emaitza batzuen arabera. Gaur, Panathinaikosen pistan jokatuko du, Euroligan. Kapitainak taldea «elkartuago» aritzea nahi du.
Lur Errekondo, atzo, Aritzbatalde Zarauzko kiroldegiko harri tokian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Harria du helduleku

Jon Ander De la Hoz

Pista utzi eta plazara jo du Lur Errekondok. Harri jasotzen hasi da usurbildarra, eta joan den igandean estreinako aldiz aritu zen Egur Sporten txapelketan: «Plazarako gogoa nuen».

Nico Williams Superkopan sartutako gola ospatzen. ©JULIO MIUÑOZ / EFE

Iñakiren anaia baino gehiago

Haritz Gallastegi

Nico Williamsek denbora gutxi behar izan du gorengo mailan nabarmentzeko. Erasoko hegaleko bati eskatzen zaion guztia dauka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.