Ba al da aurrekaririk?

2013ko otsailaren 11
13:01
Entzun

Azken hamarkadetako aita santuak aurrekoa hil denean aukeratu badituzte ere,  Benedikto XVI.rena ez da dimisioa ematen duen aita santu baten aurreneko kasua. Benedikto IX.k ere eman zuen dimisioa, XI. mendean. 1032. urtean aukeratu zuten aita santu, eta dimisioa eman zuen. Dimisio harengatik eginiko penitentziaren ondorioz hil zen.

1294an, berriz, Pietro del Morrone izendatu zuten aita santu, 80 urte zituela. Celestino V. izena hartu zuen. Urte berean eman zuen dimisioa, elizaren gaietan esperientziarik ez zuela argudiatuta. Gregorio XII. izan zen dimisioa eman zuen azkena, 1415ean bere zereginak utzita. Bi urte geroago hil zen.

Eliza katolikoaren zuzenbide kanonikoak dio aita santu batek kargua uzteko bete beharreko baldintza bakarra erabakia askatasunez hartzea dela. Erabakia modu formalean aurkeztu behar du aita santuak eta ez ez du inork onartu behar. Erabakia, gainera, atzera ezinezkoa da zuzenbide kanonikoaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.