mundua

Meteorito batek milatik gora zauritu eragin ditu Errusian

Zenbait eraikinetako kristalak apurtu ditu, eta horren ondorioz izan dituzte zauriak. Gehienak arin zauritu dira. Ural mendien inguruetako eskualde batean izan da erorketa. Kazakhstanen ere nabaritu dute. [YouTube]http://youtu.be/90Omh7_I8vI[/YouTube]

2013ko otsailaren 15a
17:12
Entzun

Errusiako Barne Ministerioak jakinarazi du Satki hiritik 80 kilometrora erori dela meteoritoa, izen bereko barrutian, Cheliabinsk eskualdean. Iturri beraren arabera, eskualdeko 130 eskolan zauritu dira hainbat lagun. Osasun zerbitzuen laguntza eskatu duten gehienek kristalek eragindako zauriak dituzte.

Lekukoen arabera, erorketarekin batera leherketa bat izan da; hasiera batean, hegazkin bat erori dela pentsatu dute, Moskuko Eco irratiari azaldu diotenez. 

"Badirudi meteorito zatiak zenbait tokitan erori direla", azaldu du Barne Ministerioko bozeramaileak. Hainbat hedabidek zabaldu dute meteorito euria izan dela, baina gobernuak gezurtatu egin du hori; "zatikatutako meteoritoa" izan da. Gaur Lurretik gertu igarotzekoa den asteroidearekin zerikusirik ez duela diote hainbat adituk.

Eskualdean segurtasun neurriak indartu egin dituzte, RIA-Novosti agentziaren arabera. 

[YouTube]http://youtu.be/ASMUy63_Nkg[/YouTube]

 

Elhuyar hiztegiaren arabera, partikula bat Lurraren atmosferan sartzean gertatzen den argi-fenomenoari deitzen zaio meteoro. "Bertako atomo eta molekulekiko kontaktuaren ondorioz sortua (atmosferara iritsi aurretik meteoroide, bertan argi-fenomenoa sortzen duen bitartean meteoro eta lurrazalera iritsiz gero meteorito deritzo)".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.