Bake prozesuaren, laborantza ganbararen eta Aurore Martinen alde
Euskal Herriari dagokionean, atxikimendua azaldu zien Hesselek ekimen ugariri. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aferan, esaterako, babesa azaldu zion idazleak ganbarari. Hau izan zen Laborantza Ganbararen harira Hesselek 2010ean plazaratu zuen mezua:
"Oroitarazten dut, Nazio Batuetako 54 Estatuk 1948ko abenduaren 10ean onetsi zuten Giza Eskubideen Adierazpen Unbiberstalean 20. artikulu hau ezarri zuela René Cassinek: pertsona orok badu bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. Beraz, demokrazia guzietan oinarrizko balioa den elkartzeko askatasun horren kontra doa Euskal herriko Laborantza Ganbararen kontrako jazarpen oro. Baketsua den unetik, deusek ez du artetik gutitu behar“ .
Gainera, euroaginduak salatu eta Aurore Martin Batasuna zeneko kidearen aldeko agiri bat ere izenpetu zuen. Halaber, Euskal Herriko bake prozesuan engaiatzeko eskatu zion François Hollande Frantziako presidenteari iazko azaroan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.