Mapa interaktiboa. Frankismoan preso batailoiei eginarazi zizkieten lanak.

2013ko maiatzaren 8a
19:46
Entzun

Fernando Mendiola Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak hainbat lan egin ditu gatibu batailoiei frankismoan eginarazi zizkieten lanei buruz. Memoriaren bideak elkarteak lortutako datuekin osatu ditu hainbat azterlan. Lan horien emaitza da mapa interaktibo honek erakusten duena.

Mapan markatutako puntuetan klik eginez, irakur liteke presoei zer lan eginarazi zizkieten, noiz, eta zer batailoietan edo enpresetan aritzera behartu zituzten.

Zerrenda guztiz osatu gabe dago, baina era askotako lanak eginarazi zizkietela ikusten da Mendiolak eta Memoriaren bideak taldeek egindako lanean. Nafarroa iparraldean eta Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan errepide asko eginarazi zizkieten, mendateak irekiz, eta gotorlekuak ere jaso zituzten.

Gainontzean, hainbat tailer eta lantegitan eduki zituzten presoak lanean, eta berreraikuntza lan batzuk ere eginarazi zizkieten. Trenbide batzuetan ere jarri zituzten lanean.

Gerra hastearekin hasi ziren presoak lanera derrigortzen, baina 1938an hasi zen presoen lan indarra erabiltzeko joera zabaltzen. 1940ko hamarkada erdirako asko urritu ziren era horretan eginiko lanak, baina 1950eko hamarkadan ere hainbat lan egin zituzten gatibuak behartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.