OROIMEN HISTORIKOA

1936ko gerran hildako gudari eta milizianoak omendu dituzte Arecesen

"Egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute gerran zendu zirenentzat, eta haien borroka goraipatu dute. [Youtube]http://youtu.be/G-tyTMtEOws[/Youtube]

2013ko maiatzaren 18a
18:40
Entzun

1936ko gerran hil zituzten gudariak eta milizianoak omendu dituzte gaur Arecesen (Espainia). Autobusez eta autozĀ  Euskal Herritik joandako militante anarkista, ekintzale eta komunistek, Asturiasko CNT eta PCko hainbat kiderekin batera, 36ko gerran euskal gudari eta milizianoek egin bezala, Nalon ibaia gurutzatu dute.

Joaldunak lagun zituztela, Valdunoko elizaren arkupean bildu dira, eta bertan egin dute ekitaldi politikoa. Miliziano eta gudarien "ondarea" gogora ekartzeaz gain, "oroimen historikoak egungo borroketan daukan egunekotasuna" nabarmendu dute.

Areceseko gudari eta milizianoen kasuan "egia, justizia eta erreparazioaren beharra" azpimarratu dute.

Sarraskia

1937ko otsailaren 21ean, Errepublikaren sostenguan Eusko Jaurlaritzak Asturiasera bidalitako bi brigadek, beste hamahiru brigada errepublikarrekin batera, Oviedo hiria eta hiriburua frankisten kontrolpeko lurraldearekin lotzen zuen Gradoko korridorea erasotu zuten. Helburua Oviedo hartzea zen, edo hiria inguratzea behintzat.

Bi egun geroago, gudari eta milizianoek Areces galdu zuten faxisten kontraerasoaren ondorioz eta sarraskia gertatu zen. EAEko 120 gudari, EAJko 18 eta UGTko 12 miliziano inguru hil zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.