'Haika-Segi auzia'

Segik borroka eguna deitu du gaurko; arratsaldean mobilizazioak egingo dituzte

Haika-Segi auzian Fiskaltzak egindako zigor eskaeren bidez, "euskal gazteriari egindako eraso berria ikusirik" borroka eguna antolatu du gaurko Segi gazte erakundeak. Goizean geldialdiak egin dituzte irakaskuntzan, eta baita manifestazioak ere. Arratsaldean ere mobilizazioak egingo dituzte. Fiskaltzak 654 urteko zigorra egin zuen, guztira, Haika-Segi auzian auzipetutako 42 gazterentzat, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak iragarri du epaiketa hilabete honen amaieran edo otsail hasieran egin nahi duela.

Berria -

2005eko urtarrilak 14
Auzitegi Nazionalak lehenbailehen egin nahi du epaiketa. Izan ere, Haika erakundearen kontrako operazioa 2001eko martxoan egin zuten, eta operazio hartan atxilotutakoek lau urte beteko dituzte badaezpadako kartzelaldian —Espainiako legeriak aurreikusitako gehienezko epea—. Espetxeratze agindua 2001eko martxoaren 11n eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, eta martxoaren 11rako ez badago zigor epairik, gazte horiek aske utzi beharko lituzkete. Gauzak horrela, Segik mobilizaziorako deia egin du gaurko. Goizean, 11:00etatik aurrera, irakaskuntzan geldialdiak egin dituzte eta baita manifestazioak ere. Hala ere, deialdi gehienak arratsalderako egin dituzte. Iruńean 20:30ean egingo dute manifestazioa; Bilbon eta Donostian, 19:00etan izango da; Laudion, Lekeition eta Lesakan 19:30erako egin dute deialdia; eta Azpeitian, 19:30erako. Batasunak prentsa oharra kaleratu zuen atzo, Segik egindako deialdiarekin bat eginez. "Euskal Herriarekin eta bere eskubideekin konprometitutako eragile sozial eta politikoak zigortzeko helburuz egingo den lehen epaiketaren aurrean gaude", salatu du Batasunak, mobilizazioetara deitzearekin batera. Ildo horretan, Batasunak "Jose Maria Aznarren garaian irekitako sumario politiko guztiak ixteko" exijitu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak Ā«planifikazio integralikĀ» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.

Hainbat ikasle, ikasgeletara sartzeko zain, Bilbon. ©Luis Jauregialtzo / Foku

32 ikasgela itxi dituzte egun bakarrean Hego Euskal Herrian

Mikel O. Iribar

Ikasturtea hasi zenetik, 364 ikasgela daude itxita Hegoaldean. Guztira 231 ikastetxetan izan dira itxiera horiek.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 826 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 421 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 497 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.

Azkoienen lasaitasuna zen nagusi atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Azkoien, ia bakartuta

Joxerra Senar

Bihartik, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezingo da herrian sartu edo irten. Edukiera erdira jaitsiko dute, eta tabernak 22:00etan itxiko dituzte

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna