MUNDUA

'Askatasunaren hegaldia', Snowden babesteko

Nazioartean garrantzia duten pertsonek osatutako "giza ezkutua" bultzatu nahi du Wikileaksek.

Berria -

2013ko uztailak 11

Ez da erraza izango Edward Snowden AEBetako NSAko langile ohia Xeremetievoko aireportutik (Mosku) babes politikoa eskaini dion herrialde batera joatea. Ekainaren 23tik dago han, pasaporterik gabe eta AEBak atzetik dituela. Oraindik ez du adierazi ez Snowdenek ez Wikileaksek zein herrialderen babespean geratuko den, baina Latinoamerikan izango da —azken orduko aldaketarik ez bada—: Moskutik Bolivia, Nikaragua edo, ziurrenik, Venezuelara nola iritsi da orain gakoa.

Horregatik, bidaia errazteko, kanpaina berezia antolatu du Wikileaksek: Askatasunaren hegaldia. Duela bi egun bota zuen txioa Twitterren, hurrengo egunean kanpaina abiatuko zutela esanez, baina ordutik ez du hari buruzko xehetasun gehiagorik argitaratu. Kanpaina horren bidez, nazioartean garrantzia duten pertsonak bildu nahi ditu, Snowdenek bidaiatuko duen hegazkin berean bidaiatu dezaten: NSAko langile ohia babestuko duen "giza ezkutua" osatuko dute. Hegaldi horretan bertan kazetari eta hedabideek parte har dezaketela iragarri du Wikileaksek, une oro gertatzen denaren berri emateko. Dagoeneko, "giza ezkutuan" parte hartzeko prest agertu dira zenbait pertsona, besteak beste, Birgitta Jonsdottir Islandiako parlamentari eta Wikileaksen kolaboratzailea, John Cusack aktorea eta John Perry, beste gauza batzuen artean, abesti-idazle ohia eta Prentsa Askatasuna fundazioaren sortzailea.

Susmo txarra hartuta

AEBak Snowdenekin zer gertatuko zain daude. Hainbat herrialderi egin die estradizio eskaera, eta adierazi dute Snowdenek nonbait egon behar badu AEBetan egon behar duela eta hara soilik bidaiatu beharko lukeela. Bide diplomatikoen bidez Snowdenen helburu edo iraganbide izan daitezkeen herrialdeekin kontaktuan dagoela adierazi dute AEBek.

Fernando Valenzuela Europako Batasuneko (EB) Errusiaren enbaxadoreak adierazi duenez, EBk ez du gaiarekiko jarrera jakin bat: batasuneko kide den herrialde bakoitzak bere gain du Snowdeni babes politikoa eman edo ez erabakitzeko eskumena. Izatez, Europako hainbat herrialdek eman diote ezezkoa Snowdeni, hain zuzen, euren legeen arabera herrialdean bertan egon behar duelako babes politikoaren eskatzaileak eskaera egiten duen momentuan. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna