GIZARTEA

Homosexualak ezkontzeko legea aurrera Erresuma Batuan

Aurrez parlamentuak onartutakoa berretsi du Elizabeth II.a erreginak.

2013ko uztailaren 17a
18:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Indarrean da jadanik sexu bereko pertsonak ezkontzea baimentzen duen legea Erresuma Batuan, Elizabeth II.a erreginak aurrez parlamentuan onartutakoa berretsi ostean. Zehazki, Galesen eta Ingalaterran eragingo die legeak (Ipar Irlandak eta Eskoziak gaitasun hori transferitua dute): jadanik indarrean dagoen arren, ezkondu nahi duten bikote homosexualek 2014ko udara arte itxaron beharko dutela zehazten du legeak.

Astelehenean onartu zuen legea Lorden Ganberak, eta atzo gauean Komunen Ganberak. Gobernuan koalizioan dauden kontserbadore eta liberal demokratek bultzatu dute legea.

2005az geroztik, batze zibilak egin ditzakete homosexualek Erresuma Batuko udaletxeetan: ezkonduta egon gabe, ezkondutakoen antzeko eskubide eta ardurak lor ditzakete. Eskubide horietako bat da bikotekidea hilez gero haren ondasunak oinordetzan jasotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.