Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Lan itunak

Urrian astebeteko greba eta mobilizaziora deituko du ELAk

"Confebaski zilegitasuna kendu behar zaio; ez dauka gizartearekin inolako konpromisorik", esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak patronalaren Bilboko egoitzaren aurrean. "Diru publikoaz lagundutako 'lobby' bat baino ez da, helburu bakar bat duena: lan eta gizarte eskubideak suntsitzea".

Xabier Martin -

2013ko uztailak 23 18:51

ELA sindikatuak greba eta mobilizaziora deituko du astebetetez, urriaren 21ean hasita, negoziazio kolektiboaren alde. Hala jakinarazi du sindikatuak Bilbon, Confebasken egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean. Adolfo Muñoz idazkari nagusiak oso hitz gogorrak esan ditu patronalaren aurka, zilegitasuna eztabaidaren muinean jarrita: "Diru publikoaz lagundutako lobby bat baino ez da, helburu bakar bat duena: gizarte eta lan eskubideak suntsitzea". Horregatik, Muñozek dio enpresaburuek ez dutela "inolako konpromisorik" gizartearekin, "zilegitasuna kendu" behar zaiela. 

Confebaskek ez duela negoziazioa nahi adierazi du ELAko buruak, "legearekin nahikoa duelako". Espainiari begira dagoela uste du Muñozek, "made in Spain akordioak" nahi dituelako, "mamirik gabekoak, lotzen ez dutenak". Negoziazio kolektiboan dagoen blokeoa "Confebasken kontua" dela dio Muñozek, eta erantsi du Confebaski ordezkaritza besterik gabe ematen zaiola. "Ez daude hauteskundeak zein enpresa ordezkatzen duten bermatzeko". "Jarrera autoritarioa" izatea, "xantaia" praktikatzea eta langabezia baliatuta "beldurraren estrategia" zabaltzea leporatu dio ELAk. Confebaskek jasotzen dituen kritika eta erasoak bere jarreraren "parekoak" dira, Muñozen arabera.

Ultraaktibitatearen amaiera iritsi denetik enpresak "erasoan" ari direla esan du ELAko buruak, orain arteko lan baldintzak aldatzeko. Kontratazio berriak lan baldintza okerragoetan egiten ari direla salatu du, langileen artean diskriminatuz, gutxieneko soldatak aplikatuz. Hala, mobilizazio astea antolatu du ELAk urrirako, enpresen barruan sindikatuen kokalekua indartzeko eta enpresa akordio gehiago egiteko. Apiriletik ELAk 120 itun sinatu dituela eman du ezagutzera. Enpresaz enpresa azalduko du sindikatuak sektoreko itunak ez direla jadanik derrigor bete beharreko gutxienekoa eta lan baldintzei eusteko enpresa ituna egin behar dela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Merkataritzako langileak greban, Donostiako San Martin merkatal zentroan. ©Maialen Andres / FOKU.

Merkataritzako langileek greba egin dute gaur Bizkaian eta Gipuzkoan

IƱaut Matauko Rada

Soldatak KPIaren arabera igotzeko eta igande eta jaiegunetan lanik ez izateko eskatu dute. Salatu dute sektoreko langile asko eta asko lanaldi partzialean ari direla.

 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Lan itunaren aurkakoek egoera irauli dute Mercedesen, eta argi irabazi

Aitor Biain

ELAk bederatzi ordezkari eskuratu ditu, aurretik baino bi gehiago, eta UGTri hiruren aldea ateratzen dio orain. LAB eta ESK sindikatuek ere ordezkari bana irabazi dute

CCOO, LAB eta UGTren manifestazioa, Bizkaiko metalgintzaren hirugarren greba egunean. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Azken negoziazioak huts egin ondoren, grebarako deia Bizkaiko metalgintzan

Iker Aranburu

Sindikatuek ez dute onartu FVEMen azken proposamena. Patronalak salatu du CCOOk, LABek eta UGTk ez dutela Bizkaian onartu nahi Araban sinatu zuten ituna hobetzen duen eskaintza.

<em>Black friday</em> eguneko iragarkia, Bilboko Kale Nagusiko denda batean. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Kontsumo merkea, garesti

Olatz Silva Rodrigo

Egun bakarra izateari utzi, eta hilabete osoa da orain black friday. Aukera ona izan daiteke bezeroek produktuak merkeago eros ditzaten. Hala ere, saltzaile batzuen arabera, AEBetatik etorritako kanpainak kalte ugari sor ditzake.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...