ZINEMA

'Bypass' filmak komediarik onenaren saria irabazi du Traverse City jaialdian

Michael Moore zinemagileak eman dio saria.

2013ko abuztuaren 7a
19:06
Entzun

2012ko urrian estreinatu zen Bypass, eta komediarik onenaren saria irabazi du azken egunotan egin den Traverse City film jaialdian (Michigan, AEB). Gorka Otxoa, Barbara Goenaga eta Sara Cozar dira protagonistak. Hiltzear dagoen lagun bati gezur errukiorra esatea da Bypass pelikularen protagonistaren gaitza. Maria (Cozar) hilzorian dago, eta Xabik (Otxoa) hori jakiten duenean, gezurra esango dio Mariari, lagunak bere bizitzako azken egunak pozik igaro ditzan: Maria Xabirekin maiteminduta dagoenez, bera ere Mariarekin maiteminduta dagoela sinetsarazten dio.

Modu ia miragarri batez, baina, Mariak hobera egingo du, eta Xabik gezur kate bat hasiko du, Maria eta bere neska-laguna (Barbara Goenaga), zeina haurdun dagoen, hanka sartzeaz kontura ez daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.