Donostiako 61. zinemaldia

Aitor Merino 'Zurriolako butaka' saioan izan da

'Asier ETA biok' filma zuzendu du Merinok. BERRIAk eta Hamaika telebistak Zinemaldiaren harira prestatutako saioan izan da. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1880/[/berriatb]

2013ko irailaren 21a
08:21
Entzun

Atzoko saioan Asier Altuna zinemagilea eta Joxean Fernandez Zinemaldiko zuzendaritzako kidea izan ondoren, Asier ETA biok filmaren zuzendari Aitor Merino izan da gaur Zurriolako butaka saioan. Carmen Maura aktore espainiarrari emango diote Donostia sarietako bat aurten, eta hari buruzko erreportaje bat ere izan da ikusgai. Halaber, Angel Aldarondo eta Imanol Gallego BERRIAko eta Goiena-ko kritikariak izan dira hizketan.
BERRIAk eta Hamaika telebistak Zurriolako butaka saioa ekoitzi dute elkarlanean, jaialdiaren nondik norakoak jasotzeko asmoz. Bihar izan ezik, egunero izango da Berria.info-n, 11:00etatik 12:00etara, zuzenean, Donostiako Zinemaldia amaitu arte.

Emanaldi guztiak Berria.info-n izango dira gero ere ikusgai, bai osorik, bai atalka. Saioaren ardura teknikoa Lara Madinabeitia BerriaTB-ko bideogileak du. Gidoia Gorka Erostarbek berak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak egina da.

Horrez gain, zuzeneko iritziak eta iruzkinak irakurri ahal izango dira Berriketan.info atarian, Zinemaldiari buruzko gune berezian. Gainera, saioak iraun bitartean, irailaren 20tik 29ra, BERRIAlagun egiten direnek Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua jasoko dute opari. www.berria.info/berrialaguna webgunean sartuta, [email protected] helbide elektronikoa erabilita, edo 943-30 45 45 telefono zenbakira deituta egin daiteke BERRIAlagun.

Hamaika telebistak ere egunero emango du saioa, bitan: 20:00etan eta 22:30ean.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.