Ingurumena

Baiona jendez bete du Alternatiba Egunak

Klima aldaketari buruzko xehetasunak eta hari aurre egiteko moduak eta jarrerak ezagutzeko aukera izan zen atzo Lapurdiko hiriburuan. Milaka lagun bildu zirela jakinarazi dute antolatzaileek.

Jende asko Baionan, atzo. G. I.
2013ko urriaren 7a
10:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Baiona Ttipiko kaleak jendez gainezka egon ziren atzo, mahai inguru, hitzaldi eta ikuskizunez gozatzera joandako jendeak hartuta. Finantza erakundeen mezu ekologikoen atzean ezkutatzen diren helburuei buruzko informazio sorta eman zuten atzo, besteak beste: herritarren dirua industria kutsagarrietako baliatzen dutela-eta, nora bidera dezaketen herritarrek beren dirua.

Fiare banku etikoa, Blue Bees garapen bidean diren herrialdeetako enpresari txikien elkartea eta Ipar Euskal Herrian bertako ekonomia sustatzeko proiektua izan ziren mintzagaietako batzuk.

Natura errspetatzeko etxetik hasten diren eginbeharretarako hamaika aholku ere eman zituzten antolatzaileek. Haurrentzako ingurumen heziketa txokoa ere izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.