Albistea entzun

Txirrindularitza

Joane Somarriba: "Joko Olinpikoak dira orain nire helburua"

Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabaztea lortu zuen atzo Joane Somarriba txirrindulari bizkaitarrak, eta lasterketa amaitu bezain laster, helburu berriak lortzen saiatzeko gogoa agertu du. Hain zuzen ere, hurrengo xedea Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratzea duela jakinarazi du Somarribak, eta horretan saiatuko dela buru-belarri.

Berria -

2003ko abuztuak 18
Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabazita, itzeleko marka ezarri zuen atzo Joane Somarribak. Aurretik, beste bi emakumek soilik lortu dute hiru garaipeneko muga hori iristea: Jeannie Longo frantziarrak eta Fabiana Luperini italiarrak. Horregatik, datorren urtean laugarren Tourra irabazten saiatzeko tentaldia izan dezake Somarribak, hartara, emakumeen txirrindularitzako orain arteko marka guztiak hautesko. Nolanahi ere, bere helburua ez dela hori jakinarazi du Sopelako txirrindulariak, datorren urtean Atenasen egingo diren Joko Olinpikoetan urrezko domina erdiestea baizik. "Tourreko marka apurtzeak ez nau obsesionatzen, Joko Olinpikoetan dir-dir egin nahi baitut, eta nire prestaketa guztia Olinpiada horietarako bideratzen hasiko naiz gaurtik", adierazi du. Aurtengo Tourrari dagokionez, uste baino "erosoago" irabazi duela esan du Somarribak: "Ez dakit aurreto Tourrak baino errazagoa edo zailagoa izan den, baina espero nuena baino erosoagoa egin zait. Nicole Brandlik zein Fabiana Luperinik oztopo handiagoak jarriko zizkidatela uste nuen. Zorionez, nire aurreikuspenak ez dira zuzenak izan, eta Tourra eramangarriagoa egin zait".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urdaibai iaz, Bermeoko estropadan, ziaboga batean. ©AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA
 ©BO AMSTRUP / EFE

Euripean irabazi du Lampaertek

Beñat Mujika Telleria

Eguraldi makurrak baldintzatu du erlojupekoa Tourreko lehen etapan. Faboritoen artean, Tadej Pogacarrek erakustaldia eman du
 ©MIGUEL ANGEL POLO / EFE

«Entrenatzaileak izan behar du taldeko umilena»

Ainara Arratibel Gascon

Gasteiztarra loria gehien duen euskal saskibaloi entrenatzailea da, Pablo Lasorekin batera. Hungarian, Errusian eta Turkian entrenatu du, eta garaipen zerrenda oparoa du. Gertutasuna eta exijentzia ditu oinarri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...