Txirrindularitza

Joane Somarriba: "Joko Olinpikoak dira orain nire helburua"

Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabaztea lortu zuen atzo Joane Somarriba txirrindulari bizkaitarrak, eta lasterketa amaitu bezain laster, helburu berriak lortzen saiatzeko gogoa agertu du. Hain zuzen ere, hurrengo xedea Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratzea duela jakinarazi du Somarribak, eta horretan saiatuko dela buru-belarri.

2003ko abuztuaren 18a
14:57
Entzun
Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabazita, itzeleko marka ezarri zuen atzo Joane Somarribak. Aurretik, beste bi emakumek soilik lortu dute hiru garaipeneko muga hori iristea: Jeannie Longo frantziarrak eta Fabiana Luperini italiarrak.

Horregatik, datorren urtean laugarren Tourra irabazten saiatzeko tentaldia izan dezake Somarribak, hartara, emakumeen txirrindularitzako orain arteko marka guztiak hautesko. Nolanahi ere, bere helburua ez dela hori jakinarazi du Sopelako txirrindulariak, datorren urtean Atenasen egingo diren Joko Olinpikoetan urrezko domina erdiestea baizik. "Tourreko marka apurtzeak ez nau obsesionatzen, Joko Olinpikoetan dir-dir egin nahi baitut, eta nireprestaketa guztia Olinpiada horietarako bideratzen hasiko naiz gaurtik", adierazi du.

Aurtengo Tourrari dagokionez, uste baino "erosoago" irabazi duelaesan du Somarribak: "Ez dakit aurreto Tourrak baino errazagoa edo zailagoa izan den, baina espero nuena baino erosoagoa egin zait. Nicole Brandlik zein Fabiana Luperinik oztopo handiagoak jarriko zizkidatela uste nuen. Zorionez, nire aurreikuspenak ez dira zuzenak izan, eta Tourra eramangarriagoa egin zait".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.