Mandelaren esan batzuk

2013ko abenduaren 5a
11:33
Entzun

1962ko azaroan, langileak grebara deitzea egotzita zigortua izan ondoren: “Denbora nire esku izango banu berdin jokatuko nuke; bere burua gizakitzat duen edozein gizakik jokatuko lukeen bezala”.

1962ko azaroan, espetxe zigorra ezarri osteko adierazpenetan: “Jende askok prezio bat ordaindu du herrialde honetan nik baino lehen, eta beste askok ordainduko dute prezio hori nire ondoren”.

1975ko otsailean, Winnie Mandelari igorritako gutunean: “Zailtasunek pertsona batzuk suntsitzen dituzte, baina beste batzuk sortu. Ez dago aizkorarik amaieran ere altxako denaren itxaropena duen bekatariaren arima moztuko duenik”.

1976ko uztailean, espetxe zuzendari Du Preez jeneralari bidalitako gutunean: “Inoiz ez dut inor nire nagusitzat jo, ez espetxe barruan ezta kanpoan ere”.

1993an, Bakearen Nobel Saria eskuratzean: “Gizarte batek ez luke inoiz berriro baimendu behar kontzientzia presoak egotea edo inoren giza eskubideak urratuak izatea”.

1994an, dokumental baterako eginiko elkarrizketan: “Heriotza saihestezina da. Gizaki batek bere herriarekiko egin behar duena egin duela uste duenean, lasai hil daiteke. Uste dut ahalegin hori egin dudala eta, beraz, betiko egin dezaket lo”.

1998ko apirilean: “Benetako liderrek prest egon behar dute dena emateko euren herriaren askatasunaren alde”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.