Hamabi orrialdeko gehigarria, BERRIArekin

Amets Arzallusi egindako elkarrizketa jaso du BERRIAk, igandean bota zituen bertso guztiekin batera. Maialen Lujanbiori egindakoa ere jaso du.

2013ko abenduaren 16a
08:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Txapelketa ez da oraindik bukatu; ez, behintzat, BERRIAn. Euskarazko egunkari honek gaur hamabi orrialdeko gehigarri berezia argitaratu du. BERRIAko Kultura saileko lantaldea lanean izan zen atzo goizean goizetik Beñat Zamalloa adituarekin batera, igandekoaren nondik norakoak jasotzeko, bai bertsoei dagokienez baita giroari dagokionez ere.

Zamalloak atzo egin zion elkarrizketa Arzallusi, eta gaur bi orritara argitaratu da. Egun gutxi batzuk baino ez dira pasatu aurreko astean elkarrizketa egin zionetik kazetariak, baina orain txapelduna da Arzallus. "Gailurrak ez du bidea eder egiten", esan zuen txapeldunak aurreko astean. Gailurrean da orain.

Horrez gain, Arzallusek igandean bota zituen bertso guztiak jaso ditu gehigarriak, eta Jon Martin bertsolariak egindako soslaia. Horrekin batera, inkesta bat egin du BERRIAk hainbat lagunen iritzia biltzeko. Imanol Epelderen finalaren inguruko iritzia ere argitaratu da gehigarrian, beste zenbait analisirekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.