gizartea

Bi gazte atxilotu dituzte Donostian, beste bati labana belarrian sartu diotelakoan

Lau lagun Ertzaintzaren auto batera gerturatu ziren atzo 05:30ean, horietako batek labana belarrian sartua zuela. Ospitalera eraman zuten. 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte.

2013ko abenduaren 23a
14:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzainak autoan San Martin kaletik igaro zirenean, oihu egin zien gazte talde batek laguntza eske. Haiek kontatutakoaren arabera, dantzaleku batean bi pertsona beste batekin liskarretan zebiltzan; beste gerturatu zitzaien egoera baretzeko asmoz, eta labana sartu zioten belarrian.

Bi atxilotuek aurrekariak dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.