Albistea entzun

Donostiako bozeramaileen batzordeak atxiloketak gaitzetsi ditu Bildu, EAJ eta PSE-EEren botoekin

 

Berria -

2014ko urtarrilak 10

Donostiako Udalaren bozeramaileen batzordeak aste honetako atxiloketak gaitzetsi zituen atzoko bileran, Bildu, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Soilik PPren ordezkariak bozkatu zuen kontra. Onartutako testuan diote Guardia Zibilaren operazioa gaur egungo testuinguru politikoan, eta bakea eta bizikidetza demokratikoa ezartzeko prozesua irmotuko delako itxaropenean oztopo dela.

Juan Karlos Izagirre alkatea pozik agertu da atzoko erabakiarekin, eta gogoratu du Herrira-ren aurkako operazioaren ondoren antzeko beste mozio bat onartu zutela. "Lortutako kontsentsua oso garrantzitsua da. Udalek asko daukagu egietko bakearen eraikuntzan, askotan, besteek egingo dutenaren zain egon gabe. Alderdi desberdinen artean batzen dituena bilatzen lan egitearen alde agertu da Izagirre.

Bakea herritar guztien artean eraikiko dela adierazi du Donostiako alkateak, "nahiz eta batzuek ez duten nahi edo beste testuinguru batean erosoago egon". Horren alde esparru desberdinetan lan egitearen alde agertu da: "Langileak lantegietan, ikasleak eskola edo unibertsitateetan, arotzak aroztegietan eta udaletan gaudenok udaletxeetan".

Semper, "harrituta"

Borja Semper PPko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea "harrituta" agertu da PSE-EEren jarrerarekin. PSEk Bildurekin eta EAJrekin adierazpena onartu izana "tamalgarria" dela esan du Semperrek, eta gaineratu du "tristezia handia" eragin diola, alderdi horrek ere "terrorismoa sufritu" duelako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hipotekaren zenbatekoaren arabera, gastu horiek 500 eta 2.000 euro artekoak izan daitezke. ©BERRIA

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua

Erreklamatu

Hipoteka bat izenpetu bazenuen 2019a baino lehen, bankuak itzuli egin beharko dizkizu notario gastuen erdiak eta tasazio, erregistro eta gestoriako gastu guztiak. Deitu eta kontsultatu zure kasua, inongo konpromisorik gabe. Eta, nahi baduzu, zure izenean kudeatu ahalko dugu erreklamazioa, inolako kosturik gabe; irabazten badugu bakarrik kobratzen dugu.

Erreklamatu enpresako abokatu taldea ©ERREKLAMATU

Zure hegaldia erreklamatu!

Erreklamatu

Zerbitzu eroso, azkar eta segurua eskaintzen dizugu dagokizun kalte ordaina lortzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna