Donostiako bozeramaileen batzordeak atxiloketak gaitzetsi ditu Bildu, EAJ eta PSE-EEren botoekin

2014ko urtarrilaren 10a
12:19
Entzun

Donostiako Udalaren bozeramaileen batzordeak aste honetako atxiloketak gaitzetsi zituen atzoko bileran, Bildu, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Soilik PPren ordezkariak bozkatu zuen kontra. Onartutako testuan diote Guardia Zibilaren operazioa gaur egungo testuinguru politikoan, eta bakea eta bizikidetza demokratikoa ezartzeko prozesua irmotuko delako itxaropenean oztopo dela.

Juan Karlos Izagirre alkatea pozik agertu da atzoko erabakiarekin, eta gogoratu du Herrira-ren aurkako operazioaren ondoren antzeko beste mozio bat onartu zutela. "Lortutako kontsentsua oso garrantzitsua da. Udalek asko daukagu egietko bakearen eraikuntzan, askotan, besteek egingo dutenaren zain egon gabe. Alderdi desberdinen artean batzen dituena bilatzen lan egitearen alde agertu da Izagirre.

Bakea herritar guztien artean eraikiko dela adierazi du Donostiako alkateak, "nahiz eta batzuek ez duten nahi edo beste testuinguru batean erosoago egon". Horren alde esparru desberdinetan lan egitearen alde agertu da: "Langileak lantegietan, ikasleak eskola edo unibertsitateetan, arotzak aroztegietan eta udaletan gaudenok udaletxeetan".

Semper, "harrituta"

Borja Semper PPko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea "harrituta" agertu da PSE-EEren jarrerarekin. PSEk Bildurekin eta EAJrekin adierazpena onartu izana "tamalgarria" dela esan du Semperrek, eta gaineratu du "tristezia handia" eragin diola, alderdi horrek ere "terrorismoa sufritu" duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.