Albistea entzun

abortuaren legea

Oihu ozena abortuaren erreformaren aurka

Baionan j300 bat lagun joan dira manifestazioan Espainiak duen kontsulatura Gallardonen lege proposamena salatzera. Madrilen da, berriz, gaurko protesta nagusia, hain justu, legearen sorlekuan.Dozenaka milaka lagun izan dira dira, eta Parisen ere milaka lagun atera dira. Europako beste hainbat herritan ere egin dituzte manifestazioak.

Manifestazioa Madrilen

Berria -

2014ko otsailak 1

Abortuaren lege erreforma geldiarazteko eta 2010ean onartutako araua mantentzeko eskatu diote gaur eguerdian Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari idatziz. Madrilen abortatzeko eskubidearen alde izandako manifestazio jendetsuaren ostean, hamar talde feministetako ordezkariak Espainiako Kongresura abiatu dira, eskakizuna erregistratzera.  Mobilizazioa arrakastatsua izan da: dozenaka mila lagunek parte hartu dute, eta bi ordu eta erdiz izan dituzte erdiguneko kaleak moztuta. Euskal Herritik ere zenbait ordezkari joan dira.

Askatasunaren Trenari harrera egin ostean abiatu dute martxa. Asturiasko emakume talde batek antolatu du bidaia, Madrilgo Decidir Nos Hace Libres plataformak babestuta, eta 300 eragile baino gehiagoren atxikimendua jaso dute. 1980ko hamarkadako borroka gogoan hartuz, trenez heldu nahi zuten hiriburura, eta lege erreforma gauza ez dadin eskatu. Ehunka emakume izan dituzte zain trenaren ibilbideko geltokietan, eta milaka batu zaizkie goizean helmugan.

Arratsaldean, berriz, asanblada jendetsua egitekoak dira, datozen asteotan zein ildo jarraitu eztabaidatzeko. Datorren astebururako manifestazioak antolatu dituzte Espainiako eta Herrialde Katalanetako hainbat hiritan, eta Euskal Herrian ere mobilizazioa prestatzen ari da Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataforma.

Baionako manifestazioa

Espainiatik kanpo ere bat egin dute Madrilgo deialdiarekin, eta elkarretaratzeak egin dituzte Espainiako enbaxada eta kontsuletxeen aurrean. Ipar Euskal Herrian, Baionan egin dute protesta: 300 lagun inguru batu dira gaur goizean. Azken hiru asteotan Gallardonen legearen aurka bildutako 2.500 sinadurak asteazkenean aurkeztuko dituzte kontsuletxean. Familia Plangintzak, Altxa Neskatxak eta Emazteek Diotek izan dira deitzaileak, besteak beste. Lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen eskubideak babesteko elkarte Les Bascosek eta Miarritzeko Alderdi Sozialistak banderolak atera dituzte. Bertan, Martine Bisauta eta Jean-Claude Hiriart Baionako Herriko Etxeko hautetsi edota hautagaiak elkarretaratzera joan dira, Sylviane Alaux diputatua bezala.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.