Aukera Guztiak hautesle elkarteak gaur kaleratutako oharrean salatu du "alde guztietatik" beraien kontrako "mehatxu eta erasoak" datozela. Espainiako Gobernuak eta Espainiako fiskal nagusi Conde Pumpidok beraien ekimenaren "zilegitasun demokratikoa" behin eta berriz "zalantza" jarri dutela diote, baina beraiek, "eskatutako legezko baldintza guztiak" bete dituztela azpimarratu dute.
Horregatik, "zerbaiten zilegitasun demokratikoa zalantzan jarri behar bada, apirilaren 17ko hauteskundeena" jarri behar dela azpimarratu dute. "Izan ere, nola uler daitezke herritar guztien parte hartzeko eskubidea onartzen ez duten hauteskunde batzuk? Nola demokraziaren oinarriak hankaz gora bota gabe?"
Guzti hori ikusita, beraien hautesle elkartea sortu arazi zuen "eskubide zibil eta politikoen urraketa, areagotu besterik ez" dela egin diote, eta beraz, lanean jarraitzeko "borondatea indartu" zaiela diote.
"Aukera Guztiak hautesle elkarteak aurrera egingo du, herri honekin konpromiso bat hartu dugulako; herritarren eskubide zibil eta politikoen alde konpromiso irmoa hartua dugulako. Horrenbestez, ez dugu aurrez ikusten Aukera Guztiak ekimena presente ez dagoen eszenario politikorik".
EAEKo hautesundeak