Albistea entzun

AGren aldeko sinatzaileen %4k "ETArekin edo haren inguruarekin" harremana duela dio Poliziak

 

Berria -

2005eko martxoak 21 18:02
Espainiako Fiskal nagusi Candido Conde Pumpidok iragarri bezala, AG Aukera Guztiak hautesle elkarteak EAEko bozetan parte hartzeko modua izan dezan sinadura eman zuten milaka herritar ikertzen ari da Espainiako Polizia. 'El Pais' egunkariak poliziaren iturrietan oinarrituz gaur aurreratu duenez, izenpetzaileen %4k (1.200 lagun inguruk) "ETArekin edo haren inguruarekin" harremana izan duela ebatzi du Poliziak. El Pais -ek gaur plazaratu duenez, ostiralean ekin zion Espainiako Poliziak sinatzaileen ikerketari. Zehazki, sinatzaile guztien izenak hartu eta lehenagotik beren artxiboetan dituzten datu eta izenekin gurutzatu dituzte "ETArekin zerikusirik duenik" badenetz ikusteko. Prozedura hori aurrera eramanda, izenpetzaileen %4k (1.200 lagun inguruk) harreman hori dutela ebatzi du Poliziak. Batasuna ere "ETAren inguruan" sartzen dute ikerketa hori egiten ari direnek. El Pais -ek polizia iturrietan oinarrituta argitaratu duenez, gainera, kale erasoarekin lukete zerikusia pertsona horietako hainbatek. AGren aldeko sinatzaileak 33.000 inguru izan zirela diote ikerketako iturriek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orduetgi kontrola. ©Oreka IT

Ordutegia kontrolatzeko lanabes bat jartzen dugu edozein tamainatako enpresen eskura

Oreka IT

Oreka IT-k eskaintzen duen enpresa txiki eta ertainen zerbitzu informatiko integralaren barneAN (ETEeKIN by Oreka IT), cloud lanabes bat garatu eta eskaintzen dugu: edozein tamainatako eta motatako enpresek langileen ordutegien derrigorrezko kontrola digitalki kudeatzeko tresna bat.

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.