AGren aldeko sinatzaileen %4k "ETArekin edo haren inguruarekin" harremana duela dio Poliziak

2005eko martxoaren 21a
18:02
Entzun
Espainiako Fiskal nagusi Candido Conde Pumpidok iragarri bezala, AG Aukera Guztiak hautesle elkarteak EAEko bozetan parte hartzeko modua izan dezan sinadura eman zuten milaka herritar ikertzen ari da Espainiako Polizia. 'El Pais' egunkariak poliziaren iturrietan oinarrituz gaur aurreratu duenez, izenpetzaileen %4k (1.200 lagun inguruk) "ETArekin edo haren inguruarekin" harremana izan duela ebatzi du Poliziak.

El Pais -ek gaur plazaratu duenez, ostiralean ekin zion Espainiako Poliziak sinatzaileen ikerketari. Zehazki, sinatzaile guztien izenak hartu eta lehenagotik beren artxiboetan dituzten datu eta izenekin gurutzatu dituzte "ETArekin zerikusirik duenik" badenetz ikusteko. Prozedura hori aurrera eramanda, izenpetzaileen %4k (1.200 lagun inguruk) harreman hori dutela ebatzi du Poliziak. Batasuna ere "ETAren inguruan" sartzen dute ikerketa hori egiten ari direnek. El Pais -ek polizia iturrietan oinarrituta argitaratu duenez, gainera, kale erasoarekin lukete zerikusia pertsona horietako hainbatek.

AGren aldeko sinatzaileak 33.000 inguru izan zirela diote ikerketako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.