Hezkuntza

Herrietan dauden hezkuntza batzordeak saretzeko plataforma aurkeztu dute

'LOMCErik gabeko herriak' dinamika abiatuko dute sinadura kanpaina erraldoi batekin.

Plataformaren aurkezpena, gaur. ARGAZKI PRESS
Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2014ko martxoaren 4a
08:39
Entzun

Bizkai, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritako “plataforma lokalek” Hezkuntza Plataformaren Topagunea aurkeztu dute gaur, Bilboko Bolsa aretoan. Duela urtebete hasi zituzten kontaktuak Hego Euskal Herriko hainbat herritako hezkuntza batzordeek. Eta guztiak saretzeko beharretik erabaki dute plataforma sortzea. Hiru gai nagusiren inguruan bildu direla adierazi dute: LOMCEren aurkakotasuna, ez aplikatzeko konpromisoa eta kalitatezko hezkuntza herritar, parte hartzaile, hezkidetzaile, inklusibo, demorkratiko, aniztun eta euskaldunaren aldekotasuna.

Topagunea irekia dela nabarmendu nahi izan dute gaur, eta tokian-tokian dauden hezkuntza batzordeak eurekin kontaktuan jartzeko deia egin dute: “Herri edota ikastetxeetan egon daitezkeen plataformak batzea nahi dugu”, adierazi du Samuel Pasandin Aiarako Gure Hezkuntza plataformako kideak.

Datozen hilabeteetan LOMCErik gabeko herriak dinamika abiatuko dute: “Txikitik handira zabalduko den dinamika izango da, apurka-apurka LOMCErik gabeko Euskal Herria lortu arte”. Horretarako, sinadura bilketa erraldoi bat egingo dutela iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.